Lisabö, Animalia Lotsatuen Putzua, zuzeneko lehen datak

2012/01/12


 
Lisabö hasi da Animalia Lotsatuen Putzua diskoa aurkezteko bira lotzen. Hemen dituzu oraino baieztaturiko datak. Datozen asteetan data eta herri/hiri gehiago gehituko zaizkio honakoari.


OTSAILA / FEBRERO / FÉVRIER
4 – GASTEIZ, Jimmy Jazz + PAJARO 1 PAJARO 2
16 – DONOSTIA, Gazteszena + JOSEBA IRAZOKI
25 – BILBAO, Kafe Antzokia + JUPITER JON
MARTXOA / MARZO / MARS
17 – TOLOSA, Bonberenea
24 – IRUÑEA, Movie + MUY FELLINI
APIRILA / ABRIL / AVRIL
21 – PONTEVEDRA, Karma
EKAINA / JUNIO / JUIN
BARCELONA, Primavera Sound



Iruzkinak / Comments (2)


     

Anari, SMDK Berexi 05,

2012-01-10

Iazko abenduaren 17an Anarik Intxaurrondoko kultur etxe berrian, Donostia, eman zuen kontzertua. Aurretik perla hau grabatu zuen Berexi proiekturako.


Iruzkinak / Comments (1)


     

bH021 . Lisabö . Animalia Lotsatuen Putzua

2011/11/28

Animalia Lotsatuen Putzua Lisabören disko berriaren izenburua da.
Sei kantu ia berrogeita bost minututan. Lisabören berrogeita piko minuturik muturrekoenak. Zorabiorako minutuak. Erritmo errepikakorren zurrunbilo amorratua. Martxel Mariskalen hitzek emaniko ikuspegi hauskor eta zorrotza.
Animalia Lotsatuen Putzua zuzenean emango du Lisabök abenduko bi kontzertutan, 7an Durangon eta 9an Angelun. Heldu den urteko otsailean etorriko dira ondorengoan. CD, abenduan kaleratuko bada ere biniloa otsailerako prest izango dugu.
Lokatzetan topatuko dugu elkar.

Hemen aurrerapen kantua; Oroimenik Gabeko Filma

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Argazkia: Galder Izagirre



Iruzkinak / Comments (17)


     

bH019 . Pleistozenoko Astelehenak

2011/11/22

Errege Anfibioa Jupiter Jon taldearen estreinako diskoaren aurrerapen kantua duzue.
Ostegunean, hilak 24, zuzenean aurkeztuko dute Donostiako Gazteszenan, Gaztemaniakek antolaturiko kontzertuan. Napoleon IIIrd ingeles eta Chicagoko Bastardgeistekin ariko dira iluntzeko 8 eta erditetan hasita.

Hona Julen Azpitarte kazetariak diskoa aurkezteko orrian idatzitako lerro bi taldearen lana azaltzeko “(…) Diskoaren diseinuan Karel Zeman animazio-maisuaren “Cesta Do Praveku” (1955) filmaren irudiak erabili dituzte. Bete-betean asmatu dute, film horren antzeko paisaia zirraragarria luzatzen baitu Jupiter Jonek bere Pleistozenoko Astelehenetan, malkartsua eta hostotsua.





Iruzkinak / Comments (1)


     

bH020 . Montoiaren Mundu Miresgarria

2011/11/04

Gaur, azaroak 4, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Xabier Montoiaren lan berriaren aurkezpen prentsaurrekoa egingo dugu goizeko hamaiketan. Diskoaren izenburua Montoiaren Mundu Miresgarria da.

Aurkeztearekin batera diskoa gure webgunean eskuragarri izango duzu CD euskarrian. Aurki ohiko disko dendatan ere aurkitu ahal izango duzu.


Montoiaren Mundu Miresgarria
CD 10€

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak

Zuzeneko aurkezpenak:

 

Azaroak 18 Kataku Ostatua, Bera
Abenduak 4 Karrika Taberna, Eibar
Abenduak 8 Ahotsenea, Durango
Abenduak 23 Kafe Antzokia, Ondarru


Iruzkinak / Comments (0)


Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

_________________________

Get the Flash Player to see the slideshow.

_________________________