harremanetarako: jonmantxi@hotmail.com
http://gorajapon.blogspot.com/
www.myspace.com/gorajapon
audio/video
zuzenean

. . . . . . . . . .
Gora japon 2005 bukaeran Bilbon sorturiko rock taldea da. Inprobisazioak eta erritmoak garrantzi haundia du beren emanaldietan, horrela rock eta funk egituretatik abiatuz zati abstraktoagoetara pasa daitezke kantu berean, tentsio uneak, kaosa eta isiltasuna konbinatuz. Bi partaidez bakarrik osaturiko taldea, hasiera batean kontrabaxujole bila ibili ziren eta inor aurkitu ez zutenez bikote moduan aurrera jotzea erabaki zuten.
Myriam bateria eta ahotsa eta Jon gitarra eta ahotsa dira Gora Japon. Formatu ez-ohikoa izateak gauza berriak frogatzera bultzatu ditu lehen kontzertuetatik: sanplerraren erabilera edo kantuen egiturak aldatzera. Hala ere bi instrumentuk bakarrik emandako minimalismo hori beren ezaugarrietako bat da. Eraginen artean, rock-a, new wave, funk, musika afrikarra edo jazz-a aipa ditzakegu.
Kontzertu ugari eman dituzte bertako zein nazioarteko taldeekin taula gainean agertuz. Azkenaldian kolaborazio-kontzertu bereziak egin dituzte estilo oso desberdinetako jendearekin, besteak beste: Atom Rhumbako kantaria den Rober!, Betto Snay angolar rap abeslaria, Maite Arroitajauregi Txelo jotzailea, edo Inazio Eskudero gitarrajolearekin.
Diskoaren grabaketa Tolosako Bonberenea estudioan egin zen hiru egunetan, Karlos osinaga, Txap izanik soinu teknikaria. Instrumentu gehienak zuzenean eta toma bakarrean grabatu ziren, zuzeneakoaren izpiritua  jaso nahian. Diskoko bi kantutan gasteizko Xedh musikari elektronikoak kolaboratu du makinak eta soinu mahaiaren bidez eginiko feed-back-a sartuaz.
Kantuen letra guziak Myriam-ek idatzi ditu, bat izan ezik, F. Pessoaren poema baten zatiak erabiliz osatua. Diskoa kolore biziko digipack-ean irtengo da eta bidehutsek  kaleratu du, zigiluaren bostgarren erreferentzia izango delarik.
Entzuleen arabera Gora Japonek talde hauen antza du: Coco, The Evens, The Battles, Ui, The White Stripes, The Kills, Pere Ubu, John Spencer Blues Explosion, Marc Ribot, Belly Button, Sabot, Atom Rhumba, Eureka Hot 4, Pixies, Fugazi, Tom Waits, The Ex, Young Marble Giant, Boss Hog, Little Barrie, …

. . . . . . . . . .
diskoak
gora japon bIDEhUTS 2008

 
 
. . . . . . . . . .
prentsa

gora japon prentsa orria

promo argazkia: Mentxu
promo argazkia: Mentxu



________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

________________________