Grabaketa bulego zahar batzuetan zen, ez nekike berriz hara joaten baina bi pisuko lokal handi zahar bat zen. Hara egin nituen bisita pare bat beraiek gonbidatuta, Lisabö izeneko talde ia-ezezagun bat diskoa grabatzen ari zela. Bazuten beste grabaketa bat zabalduta, maketa deitzen zutena. Hau, ordea, Esan Ozenkik kaleratuko zuen, beraz, berezkoa zuten ardura apur bat nabariagoa zen.
Ezarian, jende askoren etxeetan ez zen modu horretan sartu baizik eta urteko diskorik onenen zerrendetan azaltzen den talde ezezagun batek sortzen duen zalapartaz.
Diskoak eman zituenak/dituenak ezagunak dira. Disko inportantea bilakatu zen/da. Jende askok erreferentziatzat duena,
Azken urteetan ez da lortzeko modurik izan. Merkatua halakoxea da. Garestiegi bere egunean aukeratutako diseinua gaur egun izango lituzkeen salmentetarako eta ondorioz, ez da berrargitalpenik egin. Orduan ezinezkoa izan zen Ezarian LPan argitaratzea. Triple-mortala orduan: – Aurreko diseinu bera mantendu, CDa bertan sartu eta binilo bikoitzean argitaratuko dugu.
Asier Zulueta
___________________________________________________________________________
________________________
Shopping Cart
Your shopping cart is empty