bH014
Mursego
BI(2)
CD 10€


 
 
 
 
Duela urtebete Bat (1) Mursegoren lehen lanaren iruzkina idatzi nuen Entzun! aldizkarian. Maite Arroitajauregiren doinuek interludio itxura zeukatela idatzi nuen. Kantuak ez zirela erabat borobilak, baina pop xarma xarmagarria igortzen zutela. Lan hura makina bat gauza positibo erakusten zuen bilaketa prozesu baten urratsa zen. Oraindik gauzatzeke zegoen zerbaiten hazia.
Bi (2) entzun ostean, Maitek deseatzen zuena erdietsi duela esango nuke. Mursego jada egitasmo sendoa dela. Kantuak landuta daude, ahotsa beste instrumentu bat bilakatu du eta ondo baino hobeto ikasi modulatzen, erakusten eta ezkutatzen. Txeloak bertan jarraitzen du, musikariaren instrumentu naturala baita, baina ez bakarra, ezta nagusia ere. Mursegoren kantuak jada nortasun propioa dute, eta ez dira txeloan soilik sustengatzen, Maiteren unibertsoan eraikitzen baitira.
…(+)
Julen Azpitarte
___________________________________________________________________________



________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

________________________