bH013
Txinaurriak
Mikel Laboari Ikasitako Kantuak
2LP agortuta
2CD 15€





Mikel Laboari entzun nion lehen kantua Liluraren Kontra izan zen. Kontzienteki entzun esan nahi dut. Batxilergoan izan zen, 80ko hamarkadaren erdialdera, euskarazko klase batean. Oso ondo oroitzen dut egun hura, euskalduna izatea gaizki ikusita zegoen Donostiako ikastetxe pribatu hartan euskarazko kantu bat entzutea gogoratzeko modukoa zelako, besteak beste. Hain zuzen, ez zen berriz gertatu. Geroztik ez dut kantua ahztu, ezta Bertolt Brechten hitzak ere, baina bizitzan gertatzen zaizkigun gauza gehienekin bezala, ez nuen pentsatzen 25 urte geroago une hartaz gogoratuko nintzenik, are gutxiago Laboaren omenezko disko bata buruzko testu bat idatziko nuenik. Kontua da Laboa entzuten dudanean edo norbaitekin hari buruz hitz egiten dudanean maiz etortzen zaidala burua egun haren oroitzapena, eta gerora ohartu naiz hizkuntz komunitate bateko partaide izatearen sentimendua nigan errotu eta indartu zedin egun hark izan zuen garrantziaz.
…(+)
Jon Eskisabel (Berria)

    

Willis Drummond / Gaztetasuna eta zahartasuna
Hotel + miren Iza / Nao es tu, faculdade de sentir
Berri Txarrak / Liluraren kontra
Xabier Montoia / Xoxo beltza
Zura / Haize hegoa
Amodio / Baga biga higa
Anari / Aintzinako bihotz
Dilistak / Negu hurbila
Akauzazte Danok / Txoria txori
Ama Say / Ama hil zaigu
Ruper Ordorika / Gure bazterrak
Lisabö / Gure hitzak
Gabon Caligula / Kirru
Inoren Ero Ni / Langile baten galderak liburu baten aurrean
Atom Rhumba / Lizardi
Gora Japon / Bedeinkatua
Audience / Lili bat
Borrokan / Komunikazio-inkomunikazioa
Mursego + Eten / Zaude lasai



_________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

_________________________