bIDEhUTS002a single euskarrian datorkigu. Hotel taldeak bereziki maite duen euskarria da. Hirukote honek ez ditu azkar eta presaka egindako pausuak maite. Borjak, Jonek eta Albertok 5 urte dituzte elkarrekin jotzen, tarteka jendaurrean azalduz, maiz entsegu-lokaleko ilunpean. Astigarragako lokal horrek gordetzen duen altxor bat azkenean, zuzenean entzundako gutxiek hasiak baitira ezagutzen ez dutenei aipatzen bazela halako taldea halako egunez halako plazan jotzen, kantuz beteriko ordua eskaini zutela, soinua propioa zutela eta gainera Anarik bitan egin zuela agertokian gora.
Hemen duten kantutegi horren lagina. Antzinean egiten zen moduan, single batean, bi kantu. Biak borobil, sendoak, osoak.
…(+)
___________________________________________________________________________
________________________
Shopping Cart
Your shopping cart is empty