bH020
Xabier Montoia
Montoiaren Mundu Miresgarria
CD 10€

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hitzak
 
 
 
“Hobe entzuten da edozein doinu zalaparta orotik urruti” idatzi zuen Xabier Montoiak bere “Hemen” diskoa ixten zuen “Bap-entzako kantua”-ren letran. Esan daiteke Andoaindarrei egin nahi izan zien omenaldian azpimarratu zuen ideia horrek bere ibilbide osoan jarraitu duela.

Zalaparta handirik ez egiteak, ez du bere kasuan (ezta Bap!-enean ere) zerikusirik landu izan duen musika estiloarekin. Badira zarata txikia egin arren zalaparta handia sortzen duten musikariak eta baita zarata handia egin arren zalapartarik egiten ez dutenak ere. 1996 inguruan bakarkako ibilbide musikala abiatu zuenetik zarata-maila ezberdinak maneiatu ditu bere lanetan: “Hemen” (1997) rockeroak, Husker Dü moduko taldeen oihartzunak zekartzan. “Lagunak, adiskideak eta beste hainbat etsai” (1999) rock-a lasaiago eta pop-etik gertuago kokatu zuen. “Beti oporretan” (1995) lehena jaio arren, beste bien arteko balizko nahasketa bat izan zitekeen, baina aldi berean estilo ugari dastatzen zituena, musika beltzean oso errotua. “Ni ez naiz Xabier Montoia” (2002) diskoan aurpegia aldatuta eta gaztetuta agertu zitzaigun, soinu distiratsuagoz, elektronikan eta esperimentazioan muturra sartzen hasia.
…+

Jokin Azpiazu Carballo, OkerrekO
___________________________________________________________________________



_________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

_________________________