2012ko udazkena, datozenak.
2012-10-04
Honatx 2012ko udazken honetan bIDEhUTS zigilupean argitaratuko diren diskoak. Datak aurrerago zehaztuko ditugu.
Joseba Irazoki
Oso Banda
10″ biniloa
Joseba Irazokiren ibilia ezaguna da musikazale gehientsuenentzat. Hainbat talderen (On Benito, Atom Rhumba…) laguntzaile eta partaidea bada baina bakarka bere sormenak ez du ez etenik ez mugarik. Oso Banda honetan eszenategietan bakarka, gitarra, bonbo eta bestelako tramankuluekin aurkezten duen aldea islatuko du.
Willis Drummond
A ala B
CD eta 12″ biniloa
Willis Drummond taldeak estudioko lan berria kaleratuko du azaroan. Tolosako Bonberenean egin diren grabaketetan Karlos Osinagak eta Iñigo Irazokik hartu dute parte eta besteak beste The Drones, The Mess Hall eta Liam Finnekin lan egin duen Burke Reid ari da nahasketak egiten Toronton, Kanadan.
Bidali iruzkina / Post a comment
Shopping Cart
Your shopping cart is empty
_________________________
- May 25: Jupiter Jon + Borrokan + Viva Bazooka - IRUN
- May 25: Willis Drummond - SANTURTZI
- May 25: Willis Drummond - ABADIÑO
- Jun 1: Jupiter Jon + + The Intelligence + Sorpresa - DONOSTIA
- Jun 1: Willis Drummond - GERNIKA