bH023
Willis Drummond
A ala B
CD 12€
LP 14€
OUT OF STOCK
 

Willis Drummond sekulan gelditzen ez den talde hauetakoa da. 2007an anthology (autoprod) haien lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira konzertuak ematen, 5 urtez 200 konzertu baino gehiago emanez festibaletan, gaztetxeetan bezala, Euskal Herrian, baita Belgikan, Franzian, eta Estatuan. Diskografiari dagokionez, taldea bere bigarren lanarekin sartu zen kolektiboan (willis drummond, bIDEhUTS, 2009) eta hortan ere, orain arte etengabe jarraitu du bere bidea. 2010an, Psilocybenean grabatutako konzertu bat kaleratu zuten (zuzenezkoak #2), eta 2011an istanteak estudioko lana argitaratu.

Azaroaren 19an kaleratuko da willis drummond-en 4. albuma : A ala B (bIDEhUTS, 2012). Diskak 10 kantu biltzen ditu, Karlos Osinagak eta Inigo Irazokik grabatuak Tolosako Bonberenean, eta Burke Reid-ek nahasiak Torontoko Bronco estudioan. CDaren edizioaz gain (digisleeve), LP bat ere kaleratuko da, baita bertsio digitala bandcamp plataformaren bidez. Artea, Ramon M. Zabalegiren obra da berriz ere (istanteak, Txinaurriak,…) eta litografia lan batean oinarritzen da.

YouTube Preview Image
___________________________________________________________________________

bH016
Willis Drummond
Istanteak
bH011
Zuzenekoak 02
Willis Drummond

bH007
Willis Drummond
Willis Drummond



________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

________________________