Web salmenta

2018/12/10

Gure hitza jango dugu.

Gaur ginen web salmenta abian jartzekoak baina Azoka egun hauek oso mugituak izan dira. Gure biltegia behar bezala izan, stocka antolatu eta posta bidezko salmentari zein banaketari ekiteko egun pare bat hartuko ditugu. Astea amaitu aurretik prest izatea espero dugu.
Gauzok ulertuko dituzuelakoan,

Eskerrik asko Azokatik pasa zareten guztioi nola hona etorri zaretenoi.



Iruzkinak / Comments
  1. iñigo :

    Aupa txap!!!

    kausalidadea kasualidadearen balantzak ezin dik eutsi.

    gaur arratsean topatu haut kafe irun-en ….
    hemen nabil teknologia berri hauetan ausartzen, esan dizut aurreraegi heldu garela gauza errazenei bizkarra emanez, erraxa zena zailduz.
    Zirraragarriagoa huan betiko karta batez, seilua mihiaz erantsi ta nonbaitera bidaltzea erantzunaren zain.
    ttikitan olentzerok erantzuten zigun bezala.
    Ametsa errealitate bihurtze huan, ilusioak botere hori zekak… dena egi bihurtzen dik….
    hi izan haiz aurten nere olentzero, sorpresa ederra hartu diat ezer bilatu gabe, eta horrek bat benetan asetzen dik.
    baino turroi onenak bezala gozoena azkenburukoak ekartzen dik, gustoz eskatu diat bidehutseko kartan labetik aterraberri den soufflea,
    kostatu zaidak asmatzen… orain etxera helduko den itxaropen horrek gabonetako ttikitako opariak oroituaraziko zizkidak….
    ezin izan diat zuzeneko merchandisiñera itxaron…
    hitz egin diagu zaila dela denbora menperatu eta nahi dugunerako gure esklabu itea, berak biluzten ta jazten gaitu gustoko duen bezala….. ni ere denbora ezaren hatzapar zorrotzek harrapatu naute eta zuzeneko baterako etzekiat denborarik izango dudan…. badakik familia….
    beraz kontzertu osteko boltsa, kamixeta eta cd-a gabe geratzeko beldurrak ……. ( hik badakik kontzertuan bertan erosten den horrek zenbat entzunaldi ematen dituen hurrengo egunetan…eta erositako kamixetak…probatuko gabeko horrek… zenbat izerdik “goxatzen” diken ….) eraman nau interneteko mundu hontatik zuen berriena etxeratzea eskatzera.

    ez dakit oroituko zaren zenek idazten dizun guzti hau….. zuen zain geratuko nauk tolosalde hontan ameslari anonimo bat bezala….

    erromantizismoak ere oraindik sareetatik gaindi jarrai dezan….

    maite diat egiten duzuena….

    beste kausalidade baten zain jarraituko diat….
    emozionatuta nago ….
    ederra izan duk…..

    besarkada handi bat eta zorterik onena opa dizut erronka berri hauetan….

    suposatzen dudalako hi beste “erromantiko” bat haizela.

    Iñigo
    inigoestanga7@gmail.com

Bidali iruzkina / Post a comment

  Iruzkina / Comment


_________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

_________________________