Jupiter Jon eta Amaren Alabak

2019/11/08

Hilaren 22an cOUPAGES bildumaren hirugarrena kaleratuko dugu. cOUPAGESeko emaitzak zazpi hazbeteko biniloak dira eta bertan bi talde/musikari (edo gehiago) elkartzen dira modu irekian lan egiteko.

Oraingoan Jupiter Jon eta Zuberoako Amaren Alabak emakumezko ahots seikotea batu dira elkarrekin hiru abesti egiteko. Horietako bi aipatu singlean bilduko dira eta hirugarrena online deskargatzeko moduan egongo da.

Ziurta dezakegu aurretik entzun gabeko emaitza suertatu dela. Jupiter Jonen soinu-trantzeak eta Amaren Alabaken ahotsek cOUPAGES hau zerbait paregabea bihurtu dute, “melange” berezi baten lur eremuan sartuko zaituena.

Aurrerapen bezala, datorren astelehenean, azaroak 11, goizeko 11etan, rockdelux.com atarian  Bira Produkzioak etxeak ondutako “Zikilimarro” kantuaren bideoklipa estrenatuko da.

 



Trackback URI |

Bidali iruzkina / Post a comment

  Iruzkina / Comment


_________________________

_________________________