bH057 anari “orain entzungo duzun hau…”
2021/11/12
Honezkero jakingo duzunez, udazken honetan Anarik lan berri bat argitaratuko du. Singlea izendatzen duen “Orain entzungo duzun hau…” abestian Nacho Vegas asturiarraren “Vinu, cantares y amor” kantua moldatzen du eta jarraian “Efemerideak”, Gora Japon taldearekin Bilbon izen bereko kontzerturako sortutako kantua berreskuratu eta lehendabizikoz grabatu du, oraingo honetan Joseba B Lenoirren laguntzaz.
Singlea astelehenetik aurrera gure dendan izango da eskuragarri 5 eurotan, baita nola ez taldeak aurrerantzean izango dituen kontzertuetan, ohiko dendan eta abenduan Durangoko Azokan.
Bidali iruzkina / Post a comment
________________________
Shopping Cart
Your shopping cart is empty