bIDEhUTS, Lisabö, Inoren Ero Ni, Hotel eta Anarik osatu genuen 2006an bazkari giroan. Haserako egitasmoan Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeek elkarrekin osatutako zazpi hazbeteko biniloa argitaratu behar genuen gerora bestelako egitasmoei bide emateko. Hitz egin eta hitz egin, bazkari eta afari, gauzek aurrera egin zuten baina Lisabören EZLEKUAK diskoa etorri zitzaigun lehendabizi, eta ez mahai inguruan asmatu genuen singlea. Ordutik hona, gure asmoa eraikitzen joan gara, hau da, gure diskoak, guk egin, guk argitaratu, guk zabaldu eta inoiz diru sarrerik balego, beste baten bila joan.
Egun, aipatu izenez gain beste batzuk gehitu zaizkigu gurera, ez dugu baina ohiko diskoetxea izateko asmorik, neurri batean, gehitzen zaigun taldea gehitu eta gutariko bat da eta ez du gurekin sinatzen. Egia esan inork ez du inorekin sinatzen. Norberari bere lanak egitea egokituko zaio, ez du izango, akaso aurreko esperientzietatik ezagutuko duen egitura atzean berarentzat lan egiten.
Azken finean, gu geu gara geure diskoak kudeatzen, egiten, grabatzen eta banatzen.
KONTAKTOA:
bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
E-20300 Irun
www.bIDEhUTS.net
informazio orokorra: bIDEhUTS@bIDEhUTS.net
posta bidezko salmenta eta banaketa: denda@bIDEhUTS.net
________________________
Shopping Cart
Your shopping cart is empty