Willis Drummond taldearen bide berriak

2016/11/16

Gaur aurkeztu dute Willis Drummond taldeko lagunek “Tabula Rasa” izeneko lan berria.
Orain arte bIDEhUTS izan badute horretarako tresna oraingoan bide berri bati ekin eta euren diskoetxe propioa sortu dute horretarako.

bIDEhUTS bezalako proiektu batentzat galera handia da honakoa.

Zorterik onena bihoakie lerrootatik.
Kurai on!


Iruzkinak / Comments (0)


     

bH039 Anari “Epilogo bat”

2016/11/15

 

Garate estudioan bildu da taldea, Karlos Osinaga eta Martxel Arkarazorekin “Zure Aurrekari Penalak” diskoari osagarri hau ontzeko.

Hemen duzue lan horretatik ateratako lehen aurkezpen kantu bat, “Laugarren azalberritzea” izenekoa.

 


Iruzkinak / Comments (0)


     

Anari. EPILOGO BAT.

2016/11/03

“Zure Aurrekari Penalak” diskoaren epilogo bat ari da grabatzen egunotan Anari Garate estudioan.
5 kantuz osaturiko lan hau abenduko lehen egunetan Durangoko Azokan izango dugu salgai, ondoren gure webgunean eta ohiko dendetan egongo da.

Argazkia: Emezeta

Iruzkinak / Comments (0)



Iruzkinak / Comments (0)


     

bH038 Inoren Ero Ni “IENNEI”

2016/09/08


Luze joan zaigu talde honen zaleoi aurreko diskotik honako bidea baina heldu da ordua. Fregoli (bH017) hari segida emateko Okene, Borja, Mariano eta Guanche Garate Studiosera egin zuten Martxel Arkarazorekin, taldeko ohiko zuzeneko teknikaria, IENNEI hau atontzeko. Guanche 2011tik taldeko baterijolea bada ere hauxe dute elkarrekin grabatzen dutela lehen aldia.

Hona diskotik harturiko bigarren kantu bat.

Taldeak ohi duen moduan euskarri fisiko bakarra biniloa izango da. Eskuratu hemen.

ZUZENEAN
Irailak 15 Donostia (Le Bukowski) 21:30
Irailak 23 Elgoibar (Sotoko Hotsak) 23:00
Urriak 11 Zaragoza (Arrebato) 20:00
Urriak 15 Durango (Txosnagunea) 22:00 + Estricalla + Tooth
Urriak 28 Beasain (Jazpana)
Azaroak 10 Arrasate (Gaztetxea) 22:00
Azaroak 11 Gasteiz (Gaztetxea) 21:00


Iruzkinak / Comments (0)


_________________________

Shopping Cart

Your shopping cart is empty

Visit the shop

_________________________