harremanetarako: lisabo@bidehuts.net
www.myspace.com/lisaboezlekuak
audio/video
zuzenean
. . . . . . . . . .
Taldea 1997 urtean sortu zen eta 1999ko hasieran bere lehen “demoa” argitaratu zuen. Lan osoa taldeak hartu zuen bere gain, bai musikari,grabaketari, diseinuari eta ontziratze lanari dagokionez. Honek ekarri zuen disko bakoitza bakana izatea, ez ziren bi ale berdin egin. 2001 urtean Esan Ozenki bidaide zutela Ezarian argitaratu zuten, disko honetan lehenengoz bi bateria erabili zituzten, gerora taldearen ikurretariko bat bihurtu dena. 2002 urtean, Espainiako Acuarela zigiluarekin elkarlanean “Egun bat nonahi” EP-a kaleratu zuten. Atseden garai baten ostean, 2005ean Metak diskoetxearen eskutik, Esan Ozenkiren oinordekoa jaso zuen diskoetxea, “Izkiriarurik aurkitu ditudan gurak”. Disko ezohikoa izan ere Pil Pil Sessions sailaren barruan sailkatutako lan bat zen, non elkarlanetan oinarrituriko diskoak argitaratzen baiziren. Lisabören kasuan Akauzazte, Anari, Kahlo Desastre, Riddim, Xabier Erkizia, Jon Arga, Martxel Mariskal, Selam, Manta Ray eta Experience.
Gaur egun Lisabören azken lanak bIDEhUTSen argitaratu dira. 2007an “Ezlekuak” diskoa kaleratuz auto ekoizpenaren bideari berriz eutsi zioten inoiz ez badute guztiz alboratu ere. Lan honetan, aurrekoetan bezalatsu, Martxel Mariskalen hitzak eta Maite Arroitajauregiren celloa aurkituko ditugu, fokoetatik at beti hor diren lisabökideak. Berriena Inoren Ero Ni taldearekin batera argitaratutako cOUPAGES #01 zazpi hazbetekoa da. Ezlekuak diskoan egon zitekeen kantua da “Denboraren Artaziak”.
Lisabök, taldekideen joan etorriak pairatu baditu ere beti mantendu du izaera propio bat, partaideen gaindi. Taldearen indarra eta gakoa zuzenekoetan dago eta asko izan dira Euskal Herrian zein atzerrian emandakoak.
singleak

bildumak

. . . . . . . . . .
prentsa
Ezlekuak promo orria
coupages#01 promo orria
promo argazkia: Rafa Rodrigo
promo argazkia: Galder Izagirre
promo argazkia: Ivan Montero
_________________________
- Sep 10: AUDIENCE - GASTEIZ
- Sep 11: ANARI + sexty sexers, atom rhumba... - TOLOSA
- Sep 12: AUDIENCE - ARRASATE
- Sep 17: WILLIS DRUMMOND - URRETXU
- Oct 7: AUDIENCE + eten - BILBO
_________________________
Your shopping cart is empty




