“A Shake In Calm Water” aurkezpena

2099/11/24

Audience taldeak prentsaurrekoa emango du Bilboko Kafe Antzokian hilaren 26an, ostegunean, eguerdiko 12tan “A Shake In Calm Water” lan berria aurkezteko. Diskoaren nondik norakoak azaltzeaz gain zuzenean emango dituzte zenbait kantu modu akustikoan. Inguruan bazaude hurbildu zaitez ez zaizu damutuko.

Bestalde, jada eska dezakezu gurean “A Shake In Clam Water” diskoaren CD bertsioa [10 euro + bidalketa gastuak] eta aurki, Durangoko Azokako datetarako [Abenduak 4/8] biniloa ere izango dugu.

Argazkia: Zigor Etxeberria



Iruzkinak / Comments
  1. Musikeroa :

    Ze ondo!! Oraindik gogoan daukat Audience zuzenean ikusi nuen lehen aldia…Karate taldearekin Xurruten!! Ze ona :)

    Zorionak diska berriagatik!

Bidali iruzkina / Post a comment

  Iruzkina / Comment


_________________________

Get the Flash Player to see the slideshow.

_________________________

Your shopping cart is empty

Visit the shop