Eskerrik asko!

2010/04/06

Eskerrik asko den-denei,

Psilocybenean egindako 3. urtemuga festara bietako egunen batean edo bietan hurbildutakoei, Psilocybeneakoei, Danel, Mikel, Santi eta besteei, Julen Azpitarte bermeoko semeari, Zigor eta Hannoti Egoitzi jarraitzeagatik, luntxean lagundu zenigutenoi, Irungo Lakaxita Gaztetxekoei festa luzatzeko emandako laguntzagatik, Ramon, Garraus, Endika, Beñat e.a. Asli Poore diskojartzaileei (gau horretan Ander, Aroa eta Ruth)… den denei, eskerrik asko.

Eta eskerren ostean, barkamenak hara hurbildu eta sarrerik gabe gelditu zinetenoi. Sentitzen dugu. Tokia txikia izanik ezin denak sartu.

Hurrengoan hobeto egiten saiatuko.

Besarkada bat denei.

 
 
Argazkia: Ramon M. Zabalegi



Iruzkinak / Comments
  1. nazka :

    Gu ez gitxian sartu

    Allau ta entradaik etzola ta

    Dena dek entradan sistema pute horreatik (100 takillan ta 100 sorteun) ta aparte gure nazixoko radio formula mattik emendako bonbo pute horreatik
    ze bestela Audience Ta Willis Drummondek entradaipe laga salie arritzenauk

    Guayssss

  2. Asier Zulueta :

    Kaixo Nazka,

    Ba, pena sartu ez bazinaten. Entradan sistema puta izango zen, baina ez zuk pentsatutakoa. 100 takilan bai, baina 100 sorteun ez genituen eman, ez gure nazioko radio formulari ez beste inorri.
    Beste 100 sarrerak aldez aurretik jarri genituen salgai. Nola jakin? Guk, eskura ditugun bide guztiak erabili genituen jakinarazteko [webgune hau, facebooka, fotologa eta zerrendan ditugun email helbideak], eta nonbait funtzionatu, egun bakoitzeko aldez aurretiko 100 sarrerak agortu baiziren, beraz jakin nahi zuenak jakin eta baliatu zuen aukera.

    Audience eta Willis Drummond aretoa betetzeko lain ote diren? garbi dago baietz, horra adibidea, eta beste aurrekari batzuk ere badaude.

    Eta benetan sentitzen dugula sarrerik gabe geratu zinengatik.

    Gero arte

Bidali iruzkina / Post a comment

  Iruzkina / Comment


_________________________

Get the Flash Player to see the slideshow.

_________________________

Your shopping cart is empty

Visit the shop