AUDIENCE & AMERIKANUAK

2010/07/29

Audience estudio lanetan dabil berriro, oraingoan AMERIKANUAK dokumentalaren musika konposatzeko. Ugariak izan dira musika taldearen lanetan zinemarekiko erreferentziak, oraingoan erlazio hau zuzenean jorratuko dute.

Berde Produkzioak ekoiztu eta Nacho Reig eta Gorka Bilbaok zuzendutako dokumentala da “Amerikanuak”. 90 minutuko iraupena duen dokumentala da, bertan, Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna islatzen da. Ikuspuntu errealista batetik munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakusten da.

Dokumentala, 2010eko urtarrila eta otsaila bitartean grabatu zen eta post-produkzio fasean da. Proiektua prest izango dute iraila-urrirako.

star_webhttp://www.berdeprodukzioak.com
http://www.weareaudience.com



Iruzkinak / Comments
  1. joseba :

    bai tankera polita txo! bidehuts-en bitartez eskuratu ahal izango degu ezta?

  2. bIDEhUTS :

    Aupa Joseba!
    proiektu hau berde produkzioak kudeatzen dute, ez dakit salmentarako kopiak egingo dituzten. Beraien web gunean informazio gehiago daukazu: http://www.berdeprodukzioak.com
    Itxura hona dauka bai!

    Eneko

Bidali iruzkina / Post a comment

  Iruzkina / Comment


_________________________

Get the Flash Player to see the slideshow.

_________________________

Your shopping cart is empty

Visit the shop