44. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Durango
2009/12/04

Barrenkale 30. Horixe gaur, abenduak 4, hasita eta asteartea bitarteko egunotan gure helbidea. Gure lehendabiziko aldia da Azokan. Berataratzen bazara inguratu gurera.
Iruzkinak / Comments (0)
Audience, Wide Man bideoa
2009/11/26
Gaur, azaroak 26, diskoa kaleratzearekin batera gernikarrek bideo klip berria aurkeztu digute. Aurkezpen kantua den Wide Man ardatz harturik asteburu batean egindako istoriotxo hau kontatu digute.
http://www.vimeo.com/7825557Iruzkinak / Comments (6)
“A Shake In Calm Water” aurkezpena
2099/11/24
Audience taldeak prentsaurrekoa emango du Bilboko Kafe Antzokian hilaren 26an, ostegunean, eguerdiko 12tan “A Shake In Calm Water” lan berria aurkezteko. Diskoaren nondik norakoak azaltzeaz gain zuzenean emango dituzte zenbait kantu modu akustikoan. Inguruan bazaude hurbildu zaitez ez zaizu damutuko.
Bestalde, jada eska dezakezu gurean “A Shake In Clam Water” diskoaren CD bertsioa [10 euro + bidalketa gastuak] eta aurki, Durangoko Azokako datetarako [Abenduak 4/8] biniloa ere izango dugu.
Argazkia: Zigor Etxeberria
Iruzkinak / Comments (2)
Prentsan irakurritakoak (3)
2009/11/19
Anariren disko berriak prentsan eman dituen beste emaitza batzuk.
Andoni Tolosak Berrian idatziriko kritika eta Felix Ibargutxik, biak ere euskaraz, El Diario Vascon argitaratutako elkarrizketaz gain Carlos Gonzálezek Noticias de Alavan Gasteizko kontzertuaren harira egindako elkarrizketa.
Bestalde Inoren Ero NI taldeak Berri Txarrakekin batera Atarrabian emandako kontzertuaren iruzkina Noticias de Navarratik ere jaso dugu (gazteleraz).
Berria
El Diario Vasco
Noticias de Alava
Noticias de Navarra
Iruzkinak / Comments (0)
Audience “A Shake In Calm Water”
2009/11/17
Badatorrela. Audience taldearen lan berria aurki gure artean izango da.
Hemen duzu diskoak gordetzen dituen harribietxetako bat “Wide Man” izenekoa.
Diskoaren CD bertsioa azaroaren 26an kaleratuko dugu eta LPa Durangoko Azokan izango dugu salgai.
Sar zaitez dardar batek hartutako ur bareetan.
Audience dira: Gaizka Insunza, Hannot Mintegia, Ager Insunza, Andoni Lauzirika eta Mikel Sagarna.
Iruzkinak / Comments (2)
_________________________
- Mar 13: ANARI + mursego - MADRID
- Mar 17: GORA JAPON & OLEG SOULIMENKO - SANTUTXU / bilbao
- Mar 25: AUDIENCE - BILBO
- Mar 26: ANARI - BARCELONA
- Mar 26: GORA JAPON + napoka hiria - ORIO
_________________________
Your shopping cart is empty