2010

2010/01/8

gora japon Kaixo denoi [eta jada entzuteaz kokoteraino izango bazarete ere, urte berri on];

Lerro gutxiotan argitaratutako diskoei eman babesa eskertu nahi dizuegu, kontzertuetara etorri izanak eta guzti horiek.

Aipatu nahi dugu ere urte amaierarekin batera argiataratzen diren onenak biltzen dituen zerrenda horietan jasotakoa pozgarria izan zaigula, nahiz azkenean horixe besterik ez diren, zerrendak, iritziak, norberak berea eta segur aski egia absoluturik ez.

Urtarrilaren amaierarekin hasiko da Audience disko berria aurkezten, adi aurki emango baitituzte datak jakitera.

Bestalde ez ahaztu, inguruan baduzu Elorrio, gaur gauean bertako Ateneoan Gora Japon eta Mursego arituko direla zuzenean gaua berotze asmoz.

Argazkia: lanadadora.blogspot.com


Iruzkinak / Comments (1)


     

Prentsan irakurritakoak (4)

2009/12/17

Gure Prentsan Irakurritakoak saila oraingoan paperetik haratago ere eramango gaitu, irratirako egindako elkarrizketetara baita webguneetara ere…
Honatx Audiencen diskoaren aurkezpenak bilduriko batzuk, baita Anariren diskoaren inguruko iruzkinak eta elkarrizketak.

Audience
Berria.info
Gara.net
Bizkaie.biz
Nontzeberri.com
BI FM
Elcorreodigital.com
Paisajeselectricos.com

Anari
desconcierto.com
lumpen00.blogspot.com
Heineken.es
Musikazale.com


Iruzkinak / Comments (2)


     

Durangokoak direla eta…

2009/12/09

IMG_3325Amaitu da 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Gure lehendabizikoa. Gure eskerrik beroenak gurera gerturatutako guztiei, ondoan lanean izan ditugun alboko standetako lagunaei (gor, atxeh eta talkako jendeari) Ahotsenea ekimenean jardun duten Gotzon, Julen, Miguelillo, Sergio eta besteei.

Bestalde hara gerturatu zarenek ikusiko zenutenez, prest ditugu A Shake In Calm Water eta Irla Izan diskoak 180 gramuko biniloan.

Eta Audiencen A Shake In Calm Water aipatu dugunez esan ostiralean, hilak 11, ekingo diola taldeak [Gernikako Lizeoan iluntzeko 8tan hasirik] lan hau aurkezteko zuzenekoei.


Iruzkinak / Comments (1)


     

44. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Durango

2009/12/04

IMG_3324
Barrenkale 30. Horixe gaur, abenduak 4, hasita eta asteartea bitarteko egunotan gure helbidea. Gure lehendabiziko aldia da Azokan. Berataratzen bazara inguratu gurera.


Iruzkinak / Comments (0)


     

Audience, Wide Man bideoa

2009/11/26

Gaur, azaroak 26, diskoa kaleratzearekin batera gernikarrek bideo klip berria aurkeztu digute. Aurkezpen kantua den Wide Man ardatz harturik asteburu batean egindako istoriotxo hau kontatu digute.

http://www.vimeo.com/7825557

Iruzkinak / Comments (6)


_________________________

Get the Flash Player to see the slideshow.

_________________________

Your shopping cart is empty

Visit the shop