«Mirailak» zuzeneko aurkezpena
2017/11/07

Dakizunez 2017an bIDEhUTSek hamargarren urtemuga du. Duela aste batzuk horren aitzakian disko berezi bat kaleratuko dugula jakinarazi genuen. bIDEhUTSeko taldeen errepertorioaren 10 kanturen berrirakurketa. Berrirakurketa gurutzatuak.
Disko horrek zuzeneko aurkezpen bakarra izango du.
Donostiako Intxaurrondo KEn abenduaren 16an izango da. Gaueko bederatzietan zabalduko ditugu bertako ateak eta Anari, Audience, Joseba Irazoki, inoren ero ni, Jupiter Jon, Lisabö, Mursego, Nire eta Sacco oholtza gainetik pasako dira. Ez izutu, ez da kontzertu segida amaigabe bat izango. 9 taldek egindako kontzertu bat izango da eta ez 9 kontzertu.
Intxaurrondoko hitzordu honekin urtea itxi eta urtemuga jai giroan agurtu nahi izango dugu. Sekulakoa izango da.
Zatoz gurekin.
Sarrerak hemen salgai donostiakultura.eus/sarrerak
«Mirailak» presentación en directo
07/11/2017

2017 es el año de nuestro décimo aniversario. Ya lo sabes a estas alturas. Como también sabes que hace unas semanas anunciamos un disco, que se publicará en diciembre, en el que nos versionamos mutuamente.
Pero lo que no sabes hasta leer esto es que haremos una sola presentación/fiesta de ese disco el 16 de diciembre en Donostia, en Intxaurrondo KE, en la que estarán Anari, Audience, Joseba Irazoki, inoren ero ni, Jupiter Jon, Lisabö, Mursego, Nire y Sacco. No serán 9 conciertos, 9 repertorios sino un concierto en el que estarán esos 9 grupos.
Va a ser algo muy grande.
Entradas donostiakultura.eus/sarrerak