Seleccionar página

anari [1997 - gaur egun]

bio

Euskal musikaren eszenako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu.

Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin jardun badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.

Bere iblbidean zehar, beste artista batzuekin egindako kolaborazioak ere ugariak izan dira. Hain zuzen ere, Thalia Zedek abeslari eta konposatzaile estatubatuarrarekin egindako single konpartitua da bere azken lana.

Bere lanean entzun daitezke, besteak beste, hasieratik berarengan eragin sakona izan duten, Nick Cave, Leonard Cohen edo Pj Harvey bezalako artisten oihartzunak; maistraki lotu dituenak euskal tradizioko Mikel Laboa edo Ruper Ordorika bezalako ahotsekin.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. 2018an Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimenduaren adibide. Egun ordea, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman ere leku esanguratsuan kokatzen duenik.

erlazionatutako taldeak

  • -gailu
  • BAP!
  • borja iglesias
  • hotel
  • inoren ero ni
  • jupiter jon
  • lisabö
  • los separatistas
  • mursego
  • napoka iria
  • negu gorriak
  • parafünk
  • testura

berriak

9 de junio de 2020 | bIDEhUTS bandcamp

29 de mayo de 2020 | bH052 cOUPAGES #4 Thalia Zedek & Anari

12 de diciembre de 2019 | zuzenean

4 de diciembre de 2019 | Durangoko azoka 2019

argazkiak

prentsan irakurritakoak

bideoak