Descripción
OION 100% auzotarren arteko bizikidetasuna hobetzeko helburuarekin Oiongo herrian burutu den proiektuaren emaitza da. Kantuz agurtu eguzkia, kantu egin ongi etorria emateko, sorgintzen gaituen hori kantatu, eta kantu egin desilusioari hitz-arnasa emateko, inongo asmorik gabe kantatu, zurrumurrua uxatzeko, kantuz ospatu, kantu egin dantzatu bitartean, eta kantuz kantu omendu kantatzen dutenak.
Disko hau Artehazia,Kultura-berrikuntza, Arteak eta Gizartea elkarteak sustatutako Komanditario Berriak programaren barruan egin da, Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren (Fondation de France erakundeari lotuta) laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Lantegien programaren, Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-museoaren eta Conexiones Improbablesen elkarlanarekin. Komanditario Berriak gizarte zibilaren arterako plataforma da.
Oiongo Komanditario Berrien taldea honako pertsona hauek osatu dute: Ilham Mounir, Agata Cag, Layla Khouyali, Leire Zabala, Elisa Uriszar, Maria Ezquerro, Iñigo Beristain, Alicia Fernandez Andere Toledo, Alicia Lopez, Mohamed Daoudi, Idoia Zabaleta (bitartekaria) eta Maite Arroitajauregi. Haiek jarri dute bihotzean bihotza.



