Descripción
Audienceko mutilak zerbait idazteko eskatu digute, ohar bat, taldea 10 urte beteko dituen honetan bIDEhUTSen kokatze aldera-edo.
Eta zer eta nondik hasi jakin ez eta Audience bIDEhUTSera hubildu zitzaigunekoa akaso balio dezakeela. Edo bIDEhUTS Audiencera joan zenekoa.
Elkarren berri aspalditik dugu. Herri hau txikia da eta aitzakia dezente izan dugu elkar ezagutzeko. Baina egia da gure bideak oraino ez dutela bat egin, gaur egiten dute, eta iraun dezala…A Shake In Calm Water, horixe suposatu du gurean ere Audiencek. Lasai batean ginen, gure bi disko bagenituen esku artean urtea amaitu aitzin kaleratzeko eta beste hauek gu xaxatzen.
Baina gauzak aldatu dira, jada ez da beraiek eta gu, gu eta beraiek. Audience ere bIDEhUTS da.
Goazen…



