Seleccionar página

basa

Este producto no está disponible porque no quedan existencias.

SKU: N/D Categoría:

Descripción

“Eseri, seme. Bukatu duk. Inork ez dik oroituko gaur hemen egin duana”. Hau Manila da, 1975eko urriaren 1a. Joe Frazierrek bota dio esaldia bere prestatzaile Eddie Futch-i, beharbada inoizko boxeo borrokaldi basati eta gordineneko 15. asaltoa baino segundo batzuk lehenago. Angelo Dundee-k, Mohammed Ali-ren prestatzaileak, pareko izkinan toalla bota dutela ikusita, garaipena ospatzeko zutitu dadin eskatzen dio Aliri. Nekez altxatu eta istantera gainbeheratzen da aulkian, xehetuta eta akituta. Bi-biek gupidarik gabeko 14 asaltotan hustu zituzten gorputzak, eromenaren mugako dantza betean.

Balio beza eszena nola anker hala liriko honek, Sacco-ren bigarren diskoa den Basa entzuteak sortzen duen hutsune eta abaildura sentsazioa gogora ekartzeko. 24 minutuko deflagrazio sonikoa, zintzurretik heldu eta nokeatu arte astintzen zaituena. Baina kontuz. Fisikoa dena itxurazko errealitate batean likidotu den mundu batean, Saccok lortzen du barrutik husteko esperientzia hain organikoa eta benetakoa izatea, eta zentzumen-pertzepzioa erabatekoa eta babesgarria izatea.

Harrikada bat, hasieran min eman eta segidan purifikatzen duena.

Información adicional

Euskarria

DG, LP