Descripción
12 kantu eta talka frontal baten ondorioz kotxe bat txikituta diskoaren azalean. Talka frontal bezalako 12 kantu, horietako bat 26 segunduko muturreko bat sentiaraziko zaituen Andoaingo Gaztetxean egongo bazina bezala Ximorra taldearen kontzertu baten aurrean (hitzak Ximorra taldeko abeslariaren Joxmielek berak idatziak). Entzun nien ere Sleaford Modsen «PPO Kissing Behinds» bertsio basati bat «Atzeak musukatzen» euskaratuta, baina ez dute diskoan sartu. Zuzenean joko al dute urtea amaitu aurretik ziurrenik eskainiko dituzten kontzertuetan?
Zer egin zuzenean gozatzeko aukera ez dugun bitartean?
Dantzatu, dantzatu erori arte Sydney Pollacken «Dantzatu, dantzatu madarikatuok» filmean bezala. Negu Gorriakek 1991eko lehenengo bira horretan Londresen eman genuen kontzertua Samuel Beckett aretoan izan zuen, eta absurduaren antzerkiaren erreferente nagusiaren esaerarekin egitasmo honen aurkezpenaren amaiera egitea baino esaldi borobilagorik ez dago:
«Dantzatu lehenbizi, pentsatu gero, ordena naturala da».



