Descripción
‘Inoiz ekoiztu duzun proiekturik txikiena ez ote da izango hau?’ galdetu zion John Agnello-ri gutariko batek otorduan. ‘Ez dakit, baina horrela pentsatuz gero ez nintzake hemen izango… ezta zuek ere.’ erantzun zigun lasai asko.
Orain arteko pausuak hasierako asmoetatik datoz. ‘Mistress Games’-etik ‘Big Affair’-erako iragateak badu bere zentzua, EP-tik LP-ra, andereñoaren jolas arinetatik gai potoloetara… hainbat kilometro egin ditugu bitartean, eta egoera berriak sortu ahala gure asmoetara egokitu ditugu. Beti omen dago aitzakiaren bat buruhausteak aukera bihurtzeko.
Audience



