Descripción
2001ean Lisabö taldeak, Donostiako Plaza Festivalak gonbidatuta, diziplina anitzeko emanaldi bat prestatu zuen «edozein egun pertsona baten bizitzan» ideiaren inguruan, dantza, margoa, narrazioa eta musika uztartuz.
Lisabö eta Martxel Mariskal lehendabizikoz elkartu ziren egitasmo honetan, idazlea, gerora taldekide bilakatu zen, gaur egun arte. Egun, ezinezkoa zaigu Lisabören kantuak Martxelen testurik gabe irudikatzea.
Ikuskizun honetarako espreski sortututako kantu batzuk Acuarela Discos etxearen eskutik «egun bat nonanhi» izenburuko CD-EP batean argitaratu zituen Lisabök 2002an.
16 urte geroago, EP hura gurera ekarri eta, Karlos Osinagak eginiko bermasterizazioarekin, 10 hazbeteko binilo laranja duen edizioa aurkezten dugu.



