Descripción
Norbait begien aurrean biluzten denean, norbaitek dena erakutsi nahi dizunean, beste aldera begiratzen duzu. Ez gaude ohituta biluziari aurrez-aurre begiratzen. Gordina da, benetakoa, benetakoegia da, beroegia, hotzegia.
Horrelako zerbait gertatzen da Jurgi Ekizaren diskoarekin. Zinez proposamen biluzia, tapakirik gabea; orain arte Willis Drummonden barruan izan den Ekiza azaleratzen duen diskoa.
Eta azaleratze horretan errebelatzen da ikaragarrizko abeslari bat, tonu eta erregistro desberdinetan eder moldatzen dena. Eta ateratzen da letragile personal, intimo eta preziosista bat, istantea, begiradarekin idazten duena.
Eta abesti zoragarriak, bakarlariaren tradizio berria osatzen dutenak: grunge eta rock-etik edan dutenak. Eta kantautoretza berdefinitzen dutenak.
Gela usaina, soinua, eta hitzak ditu disko honek, intimitatearen biluzi eta gordina. Bai jotzeko eran, eta bai produkzioan. Intimitatea zikina, eta lohia ere bada.
Biluztearen eskuzabaltasuna.
Anari Alberdi



