Seleccionar página

ez-nostalgia: pieza instrumentalen bilduma

Rango de precios: desde $5.00 hasta $10.00

Grabazioa eta nahasketa: Joseba Irazoki.
Re-Masterizazioa: Iñigo Irazoki.
Azala eta diseinua: Joseba Irazoki (argazkia) eta Ramon M. Zabalegi.

SKU: N/D Categoría:

Descripción

Noiztik ezagutzen duzu Joseba? Irratsaio batetan luzatu zidaten galdera eta ez nintzen erantzun zuzen bat emateko gai izan.2005 inguruan kokatzen nuen unea, agian Artelekun eman zuen inprobisazio saio espasmodiko izugarri hartan edo ERTZ jaialdiko emanaldien arteko solasaldi batetan edo artoartian kolektiboaren bilera batetan edo…ez, bilduma eder honetako doinuak entzutean, ordurako, Joseba aspalditik ezagutzen nuela ohartu naiz. Bera nor zen eta bere diskoen berri izan gabe ere nire kide izan nuen hainbat eta hainbat entzunaldietan. John Fahey eta Robbie Basho-ren trebeziaz liluratzen nintzen bakoitzean, Jim O’Rourke-ren konposaketek aho bete hortz uzten nindutenean, Sunburned Hand Of The Man bezalako taldeen sasifolk kosmikoaz galaxia urrunetara bidaiatzen nuen guztietan, Sun City Girls eta Sublime Frequencies-en argitalpen bakoitza aurrekoa baino bitxiago, misteriotsuago eta ederragoa zela pentsatzen nuen bakoitzean, Derek Bailey edo Marc Ribot-en bihurrikeriek txunditzen ninduten aldioro, Josebak, nirekin batera, soinu haiek kuriostasun nekaezinez entzuten zituen eta bereak egiten zituen. Baita, geroago, bere gitarraren bitartez mundura forma berri baten pean zabaldu ere. 2005ean bere gitarra zoragarria estreinako aldiz entzun nuenean, erabat kontziente ez izan arren, den denak sumatu nituen bertan eta Joseba lehen aldiz topatzean, dagoneko aspaldiko oroitzapenak partekatzen zituzten bi lagunen modura sentitu ginen.

Bilduma hau ixten duen “arimaren bila” piezarekin batera argitaratu ziren hitzak idatzi nituenean ametsetako musikaz galdetzen nion nire buruari. Non geratzen da musika hori? Ba al dago musikarik ametsetan? Lehen entzun dugun zerbait da edo inoiz entzun ez duguna? Gaur beste doinuekin batera entzutean ziur naiz Josebaren musikak nire amets asko bete dituela, baita 2005 hura baino lehenago ere. Josebaren musika pertsonalena, instrumental abstraktu zoragarri hauetan gauzatzen dena, denbora eta espazio mugetatik at jaio eta bizi da, beti du zer ezkutu eta zer erakutsi, beti ezberdin. Doinu guztiak bata bestearen jarraian entzutean elkarren arteko solasaldian hasiko bailiran, loturak azaltzen hasten dira eta multzo osoak bat egiten du geure buruan. Laburpen eta lagin ,eta era berean, beste dimentsio batera jauzi egin ahal izateko pasabide magikoa. Zatoz, ederki bizi gara alde honetan.

ANTTON ITURBE

Información adicional

Euskarria

CD, DG