Descripción
Lisabö taldeak bere bosgarren lana dakarkigu 2007 urtearen hasiera honetan. Lan honek zenbait aldaketa dakazkigu baita Lisabören izaeran konstanteak diren beste batzuk ere.
Aldaketei erreparatzean lehendabizikoa taldearen osaeran bertan dakusagu lehena. Egun, Karlos, Ivan, Eneko, Ionyu eta Javik osatzen dute taldearen muina. Javi berriz ere taldean, Amodio egitasmoa aurkezterakoan harturiko atsedenaren ostean. Argazkiari begiratuta Aida somatzen dugu faltan, Javiren sarrerarekin Ivanek gitarrak utziz eta bateriara itzulita ordezkatu dute. Izan ere 2 bateriaz, 2 gitarraz eta baxuaz osaturiko taldea izaten jarraitzen du.
Ez da egia osoa halere taldea osatzen dutenen izen zerrenda. Bertan bi izen falta dira, Maite Arroitajauregi aurreko lanetan bezala celloaz arduratu da, nahiz zuzenean egon ez estudioko lanetan maiz izan da taldean, eta Martxel Mariskal idazlea, Plaza jaialdirako prestaturiko Egun bat Nonahi ikuskizun hartatik berebiziko garrantzia du Lisabören kantuetan, ederki islatzen baititu hitzetan musikekin esan nahi direnak.
Lan berri hau Tolosako Bonberenea etxean grabatu da, bertan eroso, Karlosen ardura ziren gai teknikoak baina talde osoa inplikatu da ekoizpen lanetan, jada Lisabören soinua bezala ezagun zaiguna lortzeko, bai ederki lortu ere.



