Descripción
Kantuok, jatorrian, 2003ko urtarrilean argitaratu genituen edizio mugatua eta zabalkunde urria izan zuen album batean.
Orain, ia hamarkada beranduago, eta bIDEhUTSek eskaintzen digun aukera baliatuz zurekin partekatzea erabaki dugu.
Kantu guztiak Gaizka Insunzak eta Hannot Mintegiak idatziak dira.
Hannot Mintegia; ahotsa, gitarra eta programazioa.
Gaizka Insunza: ahotsa, gitarra, perkusioa eta teklatua.
Ager Insunza: biolina eta pedal steela.
Jorge Etxebarrietak grabatu zuen antzinako Sloping House-n 2002ko abenduko eta 2003ko urtarrilaren arteko hamar egunetan.



