Seleccionar página

s/t

Rango de precios: desde $0.00 hasta $5.00

Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Karlos Osinaga, Bonberenea, Tolosa.

SKU: N/D Categoría:

Descripción

Gora Japon 2005 bukaeran Bilbon sorturiko rock taldea da. Inprobisazioak eta erritmoak garrantzi handia du beren emanaldietan, horrela rock eta funk egituretatik habiatuz zati abstraktuagoetara pasa daitezke kantu berean, tentsio uneak, kaosa eta isiltasuna konbinatuz. Bi partaidez bakarrik osaturiko taldea, hasiera batean kontrabaxu-jole bila ibili ziren eta inor aurkitu ez zutenez bikote moduan aurrera jotzea erabaki zuten.

Myriam bateria eta ahotsa eta Jon gitarra eta ahotsa dira Gora Japon. Formatu ez-ohizkoa izateak gauza berriak frogatzera bultzatu ditu lehen kontzertuetatik: samplerrean erabilera edo kantuen egiturak aldatzera. Hala ere bi instrumentuk bakarrik emandako minimalismo hori beren ezaugarrietako bat da. Eraginen artean, rock-a, new wave, funk, musika afrikarra edo jazz-a aipa ditzakegu.

Kontzertu ugari eman dituzte bertako zein nazioarteko taldeekin taula gainean agertuz. Azkenaldian kolaborazio-kontzertu bereziak egin dituzte estilo oso desberdinetako jendearekin, besteak beste: Rober! Atom Rhumbako kantaria, Betto Snay angolar rap abeslaria, Maite Arroitajauregi Txelo jotzailea, edo Inazio Eskudero gitarra-jolearekin.

Diskoaren grabaketa Tolosako Bonberenea estudioan egin zen hiru egunetan, Karlos Osinaga, Txap izanik soinu teknikaria. Instrumentu gehienak zuzenean eta toma bakarrean grabatu ziren, zuzeneakoaren espiritu hori jaso nahian. Diskoko bi kantutan Gasteizko Xedh musikari elektronikoak kolaboratu du makinak eta soinu mahaiaren bidez eginiko feed-back-a sartuaz. Kantuen letra guziak Myriam-ek idatzi ditu, bat izan ezik, F. Pessoaren poema baten zatiak erabiliz osatua. Diskoa kolore biziko digipack-ean irtengo da eta Bidehuts-ek kaleratuko du., bere erreferentzia izango delarik.

Información adicional

Peso 0.063 kg
Euskarria

CD, DG