Seleccionar página

gure arteko begirada zeharkakoak

Rango de precios: desde $0.00 hasta $10.00

Grabazioa eta nahasketa: Iñigo Irazoki (Atala estudioa, Bera), Martxel Arkarazo (Garate studios, Andoain), Karlos Osinaga (Olga Senecovic estudioa, Irun), Martin Guevara (Silver Recordings, Bilbao) eta Guanche (16. ELementua KO, Ergobia)
Masterizazioa: Jonan Ordorika, Mamia estudioa, Azkarate.
Azala eta diseinua: Nagore Legarreta eta Okene Abrego.

SKU: N/D Categoría:

Descripción

Mirailek beste gu bat itzultzen digute, musikak bezala, denborak bezala. Bidehutsek hamar urte bete ditu eta bertsio disko batekin ospatuko du urteurrena. Musikarien errepertorio nagusian bazterrekotzat jotzen dira sarri bertsioak, estilo batzuk ia osoki bertsioetan oinarritzen diren arren, zentzu zabalean ia kantu denak perbertsiotzat jo ditzakegun arren, ezen ez baitira ezerezetik sortzen. Bertsio bat beste musikari batekiko keinua da: aintzat hartzen duzu, zure denboraren zati bat eskainiko diozu bere kantu bat pentsatzeari, berriz eraikitzeko deseraikitzeari.

Ez da, beraz, sorpresa modu kolektiboan lan egiten duen Bidehuts diskoetxeko musikariek elkarren kantuak berrirakurtzea erabaki izana urteak ospatzeko.

Elkarren mirailan begiratu dira Bidehutseko kideak eta disko koherentea egin dute, nolabait komuna den imajinario bat garatzen ari diren seinale. Ezagutzen genituen kantuen beste alde bat deskubritzeko aukera dugu hau eta, kantuak ez baditugu ezagutzen, haietara gustuko musikarien bidez hurbiltzeko aukera ere. Garrantzitsuena dena, kantuen artean ale oso onak daude, eta esango nuke kasu guztietan direla jaso diren kantuak sinatu dituzten musikarien diskografiaren mailakoak.

Bertsioek kuriositatea sortzen digute sarri. Nolakoa izango litzateke kantu hau beste hark jo izan balu? Hemen erantzun batzuk aurkituko ditugu. A aldea Joseba Irazokirekin hasten da, Jupiter Jonen “Gangsterrak operara doaz” kantuaren bertsioarekin. Entzuleak imajina dezala jatorrizkoaren tonu jostari bera duen kantu bat, baina azkarragoa, zuzenagoa. Anari da hurrengoa eta bere terrenora eraman du Irazoki beraren “Udaberriko eguzki”, hasieratik bere kantu bat izan dela emateraino. Lisabören “Oroimenik gabeko filma” egin du Jupiter Jonek, eta gitarra bihurri eta kantaera iluna eman dizkiote jatorrizkoaren tonu itogarriari. Saccoren bertsioa dator hurrena eta hura entzunda jakin dezakegu nolakoa izango litzatekeen Gora Japonen “Reggaeton” dantzagarri tropikal hautsia Chicagoko soinuaren galbahetik pasatuta. Hain zuzen, Gora Japonek egin du hurrengo kantua, diskoko esperimentalena, Nireren Hamabost diskoaren berrirakurketa egin baitute ahotsekin eta hainbat soinurekin jokatuz.

Mursegok hasten du B aldea Saccoren “Eskuen lur azpia”-ren bertsioarekin, eta haiek egindakoaren kontrako
bidea hartzen du: post-hardcore kantu batek bere ispilu afrikar jotazalea izan dezakeela erakusten digu. Anariren “Ametsen eraiste neurtua” aukeratu du Audiencek bertsionatzeko, Bidehutsen 10. urteurrena ospatzeko kontzertuan ere entzun genuena. Kantaerak deitzen du atentzio gehien eta azken minutu eta erdia koro eta ahots joko ederrez busti dute. Lisabök, berriz, Inoren Ero Niren “Hildako gizona” bertsionatu du, zartako bat bezalako kantu bizia. “Criminal Tango Festa” izeneko hurrengo kantuan, Inoren Ero Nik Audiencen bi kantu berridatzi ditu, eta kantaeran Tom Waits-en ukitua duen kantu ilun eta minimalista sortu du. Bukatzeko, Nirek Mursegoren “Iragana (Xauxarraren begietan)” egin du eta kantu finlandiarrari Arizona aldeko berotasuna eman dio.

Gustuko musikarekin topo egiteko metodo asko daude. Lagunen gomendioak entzun ditzakegu, konfiantza ematen diguten kazetariei kasu egin, inporta zaizkigun gaiei buruz kantatzen duten musikariak bilatu. Baina behin gustuko zerbait aurkituta, dena errazten da. Musikak harremana du beste musika batzuekin eta gustuko zerbait aurkituz gero, erraza da beste askotarako bidea egitea. Lisaböri egin zioten elkarrizketa bati esker jakin nuen hainbat euskal talderen berri oraindik musika inorekin konpartitzeko aukerarik ez nuenean. Gustatzen zaizkidan taldeei gustatzen zaizkien taldeak entzuten ditut eta haiei

Leire Lopez Ziluaga
(MEFSST, Musika Errebolta Feministako kidea.)

Información adicional

Peso N/D
Euskarria

CD, DG, LP