Seleccionar página

s/t

Rango de precios: desde $0.00 hasta $10.00

Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Karlos Osinaga, Bonberenea, Tolosa.
Azala eta diseinua: Ramon M. Zabalegi.

SKU: N/D Categoría:

Descripción

Urteak dira elkartu zirenetik, 2009 dagoeneko zaharkituan. Urteen joanean beti ere mantso, soseguz, pakidermo astunak oihanean lez. Azkarregi joan gabe, aukeran nahiago dute mantsoegi joan, ibili, sortu. Hirukoa eta Irungoa da Sacco. Irungoa eta Moskukoa. Errusiara bidaiatu gabe Irunen aurkitzen baita Mosku. Mantso, soseguz, entsaiu lokalari darion lizun-heze sunden goxoan lasai. Lokalaren epeletik ateratzeko beti beldurrez. Ezkutuan ez, baina fokuetatik at, herabe, lotsati, zomorro. Erraz zenba daitezke zuzenekoak. Ez dira asko izan. Diska hitza singularrean idatz daiteke. 2014ko hondarrean atera da argitara. “Azkenean!” diola dirudi baten batek. Adiskideen artean, mantso, soseguz, ehunduriko diskoa da. Besteak beste, Karlos, Mikel, Nagore, Ramon, Javi. Azken honek, Javi Manterolak, hala zioen behin:

<< Ander, Borja eta Xabi
Ezin dut objektiboa izan, ez dut objektiboa izan nahi, anaiak ditudalako Ordu asko elkarrekin bideetan, kontzertuetan, kaleetan…
Milaka joku asmatuz
Bidaiek asko lotzen dute
Adiskidetasuna indarrez tatuatzen da zeure barnean

Bereziki gogoratzen dut Andaluziara egindako bidaia Ordu luze horietan animali fauna geurea egin genuen: Egun horietatik aurrera orangutana naiz ohore handiz Egun, hala jarduten dugu geure animali paperetan The Ex taldearekin aritu ziren oihan zaratatsuan

Batzutan nekatuta zabiltza
Erlaxatzen zera
Baina agertzen dira Sacco bezalako talde bakarrak
Zeure sustraiak berpizteko.
Zeure punk izpiritua
Haiek benetako punkak dira
Aspalditik
Betidanik
“Malko eta oroitzapenengandik hurbilen aurkitzen den artea da musikarena” (Oscar Wilde)

Diska honek holako sentimenduak eragiten dizkit barne-barnean. Mila esker lagunak
Segi zerua hondeatzen>>

Información adicional

Peso 0.309 kg
Euskarria

DG, LP