Seleccionar página

2007ko martxoaren 31ean bilboko kafe antzokian

$3.00

Grabazioa: Haritz Arreguy, Kafe Antzokia, Bilbo.
Nahasketa eta masterizazioa: Haritz Arreguy, Garate estudioa, Andoain.
Azala eta diseinua: Ciegeba. Argazkiak: Galder Izagirre, Okene Abrego eta Koldo Otamendi.

SKU: N/D Categoría:

Descripción

bIDEhUTSeko ZUZENEKOAK sailaren lehenbiziko pausoa dugu lan hau. Larunbat horretan beraiekin bizitako bidaiaren 5 geltoki esanguratsuenak biltzen dituena: zebra, inon izatekotan, geuk piztutako suak, desertua eta dut taldearen haize eza abestiaren bertsio bat, zein anaritarrek beraiena egiten duten. Bidai guzti honetan zehar, Anarik belarrira xuabe abesten dizun bezalaxe, oihu egiten dizu edota lurrean ostiko bat jotzen du, hizki larriz idazten diren izenez osaturiko bandaren laguntzaz, isil isilean herri txiki honetan ezinbestekoak bihurtu diren musikoez inguraturik.
Kontzertu baten sentsazio eta momentu bereziak ondoren zure etxeko logelan disfrutatu edo berpizteko parada izatea ez da berria, zuzeneko disko asko grabatu direlako. Baina Anari bezalako artista batena ez da maiz disfrutatzen.

Información adicional

Euskarria

CD, DG