Descripción
2009ko irailaren 19an, willis drummond taldeak bururatzen zuen konzertu-garai luzea, ANTHOLOGY haien lehen lana argitaratzearekin hasi zena, 2007ko urtarrilan. Eten gabe, WILLIS DRUMMOND izene ko bigarren diska atera zuten 2009ko hastapenean, bIDEHUTS-ekin, eta aurkezpen konzertuak eman zi tuzten zenbat hilabetez gehio.Pausa bat egin aintzin beraz, taldeak hitzordua eman zuen Hondarribiko Psilocybenea-n eta aretoa jendez bete zen konzertu-jaiarentzat. Horren ondorioa da zuzenezko diska hori eta willis drummond-en konzertuen mamia adierazten du, bere akats eta soberakinekin, bere oihu eta ar nasekin, bere tensio eta umore onarekin… bere zintzotasunarekin. Diska honek, batez ere, bertan zeuden adixkideentzat opari bat izan nahi du, eta gogo horren lekuko da bere azala: origami-plegatze bat. Azala zabalduz, jende guzi horren argazkiak agertzen dira, talde kideak (berriz ere milesker Xubung-i), teknikariak, baita publikoa ere. Opariak opari, ale bat eskainia izanen zaio gau hartan egon zen lagun bakoitzari. Beste 300 ale salgai ezarriko dira abuztuaren 9tik goiti. Eskugarriak izanen dira bidehuts.net webgunean, edota bIDEHUTS-eko edozein taldearen konzertuetan, grabatutako konzertuaren txartelaren prezioan gainera, hots 5 euro, bestak iraun dezala.



